XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erratz bada, nengoenekoz, etxe bakoitzean zenaren antzekoa ez ziezadan inork igerri, edo nornahik egin zezan sorgintzearen aproba, eskueran ukan behintzat, hankarteko igurtziz hegan has baledinaren gozotasuna sentitu, onetsi eta zinez zaletzera saiatu.

Erratz, areta Xaxi hain ibiltaria, gainera, Adur, ezen oraindik minbera dudan ipurdia edonorengan hobeto zolitzeko, nabastarre oparoagoz, alegia, nirekiko susmoak ekiditeko aski zuketenik girtenean gurutze bat irartez, zuregandik solijitzeko ni zauritzea premiatsutuz edo giarren hazkura lagaz eskuan hartu, ni, hegarako ez baina hauspiltzeko bai (eta soilik) balio bait nezakeenarena eraginez praile eta moja (inkisidoreak ere oso ziren sumati) guztien aieruak ezabasteko, nahasi.

Erratz hedatu beharko baita, ugaritu, Batzarretara lehen sorginak banaka heinean ordugero binaka eta hirunaka ekarriz, garraio bizkorrago batez, zu edonora eramanen era berean, aurkeztu ere bertako Lezera, Zakurripurdikora, oinez ahal zenezakeenagatik sarrera ospetsuago baten premian edo denen zirrara eragitearen guratan, oro bilduak zitezkeen bestez agertzea bait zitzaizun gogozago: Leze osoa iragan aurrena, harkaitzak agurtu, zizpuruak eta hatsak ferekatu, hango buruak xistuz desorraztu zorian, bihotza aztoratzerainoko hotsez eta irrintzi beldurgarri luze baten ondorengo (mendeko ere) isildasuna nagusiki gozatuz jarriko zinela Aker honen orduko bi adarren aldamenean, bi bait zituen beronek sasoi hartan, bi ziren lez Akerripurdi lezeko habearen hankak ere, bi eskuratuen onginahiak, bizitan Onbeltz eta Onotso izanez begizkotuak zuketz, bi ordurako harrizko oldarrak eta bi, halaber, Igandero haragitzea tokatzen zitzaizkizunak, zuzpertzea, zuk adina zure inguruko Xaxi orok gozatu gurazko, beharrezko eta izandako ifernu giltzan jabeak.